XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MEKANIKA KUNATIKOAREN OINHARRIAKGaur egun kimikak tratatzen dituen problemak erresolbitzeko mekanika kuantikoa behar du, azken mendean
Nahiz eta oso liluragarria izan, ahalegina egingo dugu mekanika kuantikoa bere tokian uzten, hots, printzipio nagusiak eman eta bertatik kimikari bati interesatzen zaizkion puntuak atera.
Horrela, lehendabizi postulatuak emango ditugu, gero hidrogeno atomoari ematen dion erantzuna teoria kuantiko zaharrarekin konparatuko dugu, problema fisiko batzu erresolbituko ditugu, eta azkenean egitura molekularrarekin sartuko gara, eta hemendik kolorea, hau egiturarekin oso lotuta baitoa.
MEKANIKA KUANTIKOAREN POSTULATUAKPartikula baten egoera fisikoa t denboraunean ahal den neurrian uhin-funtzio batez definituta dago:
Bai
Edozein kantitate, fisikoki neurgarria bada, operatzaile hermitiko batez errepresenta daiteke mekanika kuantikoan.
Operatzaile hermitiko batek propietate hau du; (F oparatzaile lineala delarik): (...)